Propolisa (30 ml.)
33,33 € /kg.
Erleek landareen jariakinetatik biltzen duten nahaste erretxinatsua da.
Hanturaren eta onddoen aurkako propietateak ditu, baita orbaintzaileak eta antibakterianoak ere.
Polifenol eta flavonoide ugari ditu.
Ezin hobea metabolismoa indartzeko eta hotzeriei eta eztarriko infekzioei aurre egiteko.
Pisua: 0,030kg.
Erleek landare eta zuhaitzen jariakinetatik biltzen duten nahaste erretxinatsua da, eta erlauntza isolatzeko, babesteko eta zigilatzeko prozesatzen dute.
Hanturaren eta onddoen aurkako propietateek, propietate orbaintzaile eta antibakterianoek, eta polifenol eta flavonoide ugari izateak erlauntzaren antibiotiko bihurtzen dute; ezin hobea da metabolismoa indartzeko, eta aliatu bikaina hotzeriei eta eztarriko infekzioei aurre egiteko.
Kontsumitzeko modurik onena eztiarekin nahastea da, eztiaren propietate entzimatikoek digestioa errazten baitute.
Hartu aurretik, alergia posibleak baztertu behar dira: urratu apur bat besaurrea, eman bertan pare bat tanta, estali eta begiratu 24 h igaro ondoren.
OSAGAIAK: alkohol etilikoa, ura eta propolisa.
ALKOHOL-GRADUAZIOA: 70% vol.
Ez gainditu gomendatutako eguneko dosia (5 tanta/eguneko).
Elikagai-osagarriak ez dira erabili behar dieta orekatu baten ordezko gisa. Ez kontsumitu haurdunaldian edo edoskitzaroan, eta ez eman haurrei.