Babarrun eta pipa hummusa 220gr
Testura krematsua eta fina du, ekilore-pipei esker ukitu txigortuekin.
Osagai nagusia babarrun zuria da, zuntz, proteina, burdin, B bitamina, azido foliko eta mineraletan (fosforoa, magnesioa, potasioa eta kaltzioa) aberatsa; testura fina eta krematsua ematen digu. Beste osagai nagusietako bat ekilore-haziak dira, pipa izenez ezagunak; kaltzioa, proteinak, E bitamina (azalarentzat ezin hobea), fosforoa eta omegak ematen dizkigute. Fosforo-maila altuari esker, garunaren jarduera sustatzen dugu. Osagai horien konbinazioaren emaitza zapore magiko, leun eta krematsua da, ñabardura zitrikoekin (kontserbatzaile gisa erabiltzen dugun limoi-zukutik datozenak). Produktu oso elikagarria (gatz gutxikoa, azukre erantsirik eta kolesterolik gabea), proteinetan, zuntzetan eta burdinetan aberatsa. Zapore honekin zure irudimenak hegan egingo du, eta sentsazio eta errezeta berriak sortuko dira, zalantzarik gabe maiteminduko zaituztenak.
- Pisua
- 220 gr.
- Osagaiak
- Alubias
Pipas