Ore bigunezko gazta
18,00 € /Kg.
Ore bigunezko gazta, Penicilliumarekin, 500 gr. inguruko pisukoa.
OSAGAIAK Assaf arrazako ardien esne pasteurizatua, ardi-gatzagi naturala, legami laktikoak, gatza, Penicillium candidum. KANPOKO ITXURA Penicillium candidum lizunez estalitako azal naturala. Forma zilindrikoa, 500 gr. inguruko pisua. BARNEKO ITXURA Ebakitzean kolore zuri-marfila du. Ertz estua eta ez oso nabarmena. Orearen egitura erdi irekia da, begi txiki eta irregularrekin, prentsatzen ez delako. USAINA Esne, jogurt leun eta txanpinoi usain atsegina du. TESTURA Ore sendoa eta testura erdi biguna. Ahoan krematsua da, itsaskortasun apur bat du eta disolbagarritasun ona. ZAPOREA Zapore garbia eta oso orekatua. Azidotasun leuna eta zereal-ñabardura gozoak, basoko onddoen oroitzapenekin. Koipetsua ahosabaian, fruitu lehorren oroitzapenekin (hur gordinak). Iraunkortasun ona ahoan. KONTSERBAZIOA Denbora luzeagoan kontserbatzeko, 8º eta 12º arteko tenperatura gomendatzen da. Ontziratu eta 2 hilabete igaro baino lehen kontsumitzea gomendatzen da.
- Pisua
- 500 gr.
- Gazta mota
- Samurra
- Alergenoak
- Esnekiak (dauka)